Bizitza musikari emana

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Abesbatza Zuzendaritza eta Musika Hizkuntzaren Pedagogian Goi mailako tituluduna.

1983an Vitoria-Gasteizen jaioa. Piano eta kantu ikasketak egin zituen. Horrez gain, Udaberria musika eskolako abesbatzatan abeslari eta piano jotzaile laguntzaile gisa prestatu zen. Irakaskuntzan ere esperientzia handia dauka.

2006an gazte eta helduen Udaberria abesbatza sortu zuen, eta 2011tik 2013ra bitartean Udaberria Escolaniako zuzendaria izan zen. 2012ko azaroan Musikalde kultura elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta elkarteko hiru abesbatzako zuzendaria da: Lumturi Haur Abesbatza, Nurat Gazte Abesbatza eta Oskarbi Abesbatza

.

2011ko urtarrilean Canta Cantorum abesbatzako zuzendaria bilakatu zen, eta urte bat beranduago, Arabako Koru Sinfonikoa sortzen lagundu eta zuzendari papera hartu zuen. Horrez gain, 2014ko irailean Samaniego Abesbatzako zuzendari postua hartu zuen. Hainbat alditan Burgosko Federazioko abesbatzaren ahots teknika irakaslea izan da. Eta Gipuzkoako Haurren Abesbatza Topaketetara gonbidatu izan dute behin baino gehiagotan.

Abeslari gisa, Vitoria-Gasteizko Udaberria Eskolanian prestatu zen, eta Psallite Haur Abesbatzan zein Alaitz Abesbatzan ibilia da. Horrekin batera, (Basilio Astúlez zuzendari duen) Vocalia Taldeko  eta (Gabriel Baltés-ek gidatutako) Kup Taldeko kidea ere izana da.