Nurat Gazte Abesbatzak merezitako oporrak hartu baino lehen, gonbidatua izan da Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera ematen duen pregoian parte hartzera.
Ekitaldi honen barruan, aurten Gasteizko Udal Musika Bandak bere mendeurrena ospatzen du. Nurat Gazte Abesbatzak, Claustrum Armonucum eta Samaniego abesbatzekin batera, programa anitza eskainiko du Carl Orff-en Carmina Burana edo Ernio Morriconeren La MisiĆ³n, besteak beste. Hiriko patroia Andre Mari Zuriak ere, bere garrantzia izango du kontzertu honetan bere eskaria abestuz, eta noski, Badator Zeledon ahaztu gabe.
Ekitaldia, abuztuaren 2an gaueko 21.30tan izango da Gasteizko Plaza Berrian, Karmele Jaiok (2016ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilariak) jaiak bizitzera eta ospatzera gonbidatuko ditu herritarrak gurekin batera.