Aurretik etorkizun handia duen harrobi onena
Lumturi Haur Abesbatza Musikalde kultura elkartearen proiektu berriena da. 2013ko martxoan jarri zuen martxan, 10 eta 18 urte arteko gaztetxoei abesbatza eta musika formazioa emateko.
Era berean, Musikalde elkarteko abesbatzetarako (Nurat Gazte Abesbatza eta Oskarbi Abesbatza) harrobi gisa sortu zen. Bere sorreratik Arabako Haur Abesbatzen Federazioak Arabatxok eta Musikalde Kultura Elkarteak antolatutako emanaldi askotan parte hartu izan du. Helburu nagusia da haur eta gaztetxoek abesten ikastea eta dibertitzea.