Esperientziak kantuarekiko dugun pasioa biderkatu egiten du
Aurreko musika esperientzia batetik abiatuta, 35 bat lagun Musikalde Elkartean batu ginen berorren baitan helduen abesbatza bat sortzeko. Gaur egun 48 partaide gara eta astero elkartzen gara entseatu eta emanaldi berriak prestatzeko.
Musikarekiko maitasunak batzen gaitu. Emanaldien aurretik, emanaldietan eta emanaldien ondoren abestea gustatzen zaigu. Arabako, Euskal Herriko zein nazioarteko musikan interesa dugu. Honako hizkuntzatan abestu izan dugu: gaztelania, euskara, katalana, frantsesa, ingelesa, hebreera… eta hizkuntza berriak ikusten jarraitu nahi dugu.
Hasiera-hasieratik beste herri eta hirietako abesbatzekin batera abestera irten izan gara, eta Logroño, Toledo, Naron, Burriana, Salou, Madril, Donostia zein Hernanin emanaldiak egin ditugu. Era berean, guk horiei guztiei Gasteizen harrera egin eta batera abestu izan dugu.
Gure ingurune hurbilenean, honako herriotan egin izan ditugu emanaldiak: Zalduondo, Kuartango, Laudio; azken urteotan (2014, 2015 eta 2016) Vitoria-Gasteizko abesbatzen topaketan parte hartu izan dugu Aranzabela, Gurasoak, Urkide eta Oskarbirekin batera; eta 2015ean, Santa Maria Katedrala Fundazioaren bitartez, Katedraleko Portikoan ere abestu genuen.
Horrez guztiaz gain, urtero gure elkarteko beste abesbatzekin batera -Nurat Gazte Abesbatza eta Lumturi Haur Abesbatza- Gabonetako zein ikasturte bukaerako ohiko kontzertuak egin izan ditugu.